XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baiñan ikasiendako ez aberatsago.

Aberatsagorik arkitzen ez dala errez diozu.

Egia, baiñan Olabide'rena bai.

Duvoisin'en eta besteen gaiñetik lan latza egin zigun Olabide'k, eta ez alperrik.

Bere garaian, eta orain ere, Duvoisin'ek zekin aiña erri-euskera dakinik nor da?.

Gipuzkera poliki zekin, eta Bizkaitar idazleetara iritxi zala ezagun du, Arrese Beitia'ri egin zition eskutitzetatik.

Baiñan Aita Olabide'k askoz geiago zekin.

Azkue'ren iztegi osoa buruz, neronek baiñon obeki egilleak berak aitortu ziona.

Gaiñera Euskalzaindira bakoitzak zekartzin erri-itz ez-ezagunak, batez ere Aita Intzak Naparroan bilduak.

Aurreko idazleetaz ere baliatu zan iñork uste baiño geiago, ta erri-euskeraz ere bai.

Etzaitela irriz asi.

Beti galdezka ari zitzaien bere Lagundiko Anaieri, baita sehieri ere, au nola esaten da?.

Ni ondoan iduki nindun zortzi bat urtez, eta iñori bezainbat galdegin zidan neri ere.

Olabide aipatuz geroz euskera berria, berak asmatua esaten dute ez-ikasiek.

Olabide'k ba-ditu zenbait itz berak ederki asmatuak; baiñan, ariora, itz zarrez umelduak askoz geiago ditu, ta oriek gogortzen dute, batez ere, Olabide'ren euskera, ez-ikasiendako.

Norentzat ari zera euskeraz idazten? galdegin zion bein beste jesuita batek, eta dakitenentzat erantzun zion.

Beste errietan ez dira ioaiten irakurtzera izkuntza ikasteko, artarako liburuetara ezik.

Badakite, agiz, idazlearen izkuntza.

Aurreratxo noa, bainan esan bear diran gauzak ba-dira.

Zilegi bedi Olabide'z erabateko iritzia.

Beude Kempis, ugari arrigarria, Giza-soña ta gaiñerakoak.

Zuk ez duzu ezagutzen A-E, nik bezala Itun Zarra, nik ateratzen bainition bost aldaki, ark itzuli-ala.

Ikusiko duzu zenbatez goxoago dan ango euskera.

Liburu zaillen artean or dauzkazu Dabid'en Eresiak.

Zeiñ ederki itzuliak!.

Elizaren oraingo itzulkizun berriarekin antza aundia dute, lentxago egiñak ba'dira ere.

Arritzeko da, euskeraz ez-ezen, exegesi edo adierazte iakitean zein aintzinatua zegon!.

Eta izkuntza zaillera baldin ba'goaz, or daukazu Lebi'tarren Liburua, dena korapilloz betea.

Errezago baita zeina'ren bidez euskerara biurtzea, Duvoisin'ek eta bezala.